XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KATUA / JASOGAILUA.

Oso-osorik berreraiki behar Gazteluak ezingo dio aurregin inolako eraso handiri.

Eraikuntza osoa berregitea erabaki dute zaldunek.

Horrelako lanetan trebe diren langileekin, igeltzari eta arotzekin, tratu egingo dute.

Taldeburu esperientziadun arkitekto bat jarri dute, lan-maisu deritzona eta Jerusalengo San Juanen Ordenekoa.

Zaborrak kendu, zaurituei osabideak eman, hilak obiratu eta lanean hasi dira.

Krac berriak harresi bikoitza izango du bere bi hektarea t`erdi babesteko.

Erdian dorre nagusiaren lau dorrotak harresi borobil batez sendotuko dituzte.

Harresi honek lau oin inguratzen ditu.

Bigarren murrua hamalau dorrek osatzen dute; batzu borobilak dira, karrakatuak besteak.

Garabiak erabakitzen dira harri-mokorrak harresi gainera igotzeko, ehundaka kilokoak izan daitzezke eta.

Garabiarik txikienak beso-indarrez ibiltzen dira; handiak, gurpil kaiolaren bitartez.

Mendebaldar gehienentzat gauza berria da harria lantzea.

Antzina Greziako arkitektoek asmatutako modu asko aurkitu dituzte Ekialdean.